DEFINIZIOA. ZER DA AFN-Ha?


AFN-H siglak erabiltzen ditugu "Arreta Faltagatiko Nahastea, Hiperak-tibitatearekin"

izena duen sintoma anitzeko nahastea izendatzeko; beste edozein nahastek

bezala, ezaugarri propioak ditu. Honako hauek dira:


a) AFN-H sindromeagatiko nahastearen ezaugarri nagusia arretarik eza eta/edo

hiperaktibitate/inpultsibitateko patroi iraunkorra da, antzeko garapen-maila

duten beste ikasle batzuek izaten dutena baino ohikoagoa eta larriagoa den

patroi iraunkorra, hain zuzen ere.


b) Arazoak sortzen dituzten hiperaktibitatearen/inpultsibitatearen edo arreta

faltaren sintoma batzuek haurrak 7 urte bete baino lehen agertu behar

izan dute. Hala ere, oso litekeena da sintomak agertu eta handik hainbat

urtera diagnostikatzea.


c) Sintomek bi egoeratan agertu behar dute, gutxienez: eskolaren, familiaren

edo/eta lanaren eremuan. Hondatze- edo andeatze-froga garbiak

agertu behar dira haurrak bizi duen ingurunean.


d) AFN-H sindromeak izaera propioa du, hau da, ez du zertan beste patologiaren

bati lotuta egon, honako hauen bati, adibidez: aldartearen nahasteari,

antsietate-nahasteari, nahaste disoziatiboari eta nortasun-nahasteari, besteak

beste.


Funtsezko hiru sintoma ditu nahaste honek:

Arreta-falta

Hiperaktibitatea

Inpultsibitatea


Amerikako Psikiatria Elkarteak (APA) hiru azpitalde edo tipologiatan sailkatu ditu

haur hiperaktiboak:


1. Arreta-faltaren sintomak nagusi dituztenak.

2. Hiperaktibitatea eta inpultsibitate-sintomak nagusi dituztenak

3. Hiru sintomak dituztenak: arreta-falta, hiperaktibitatea eta inpultsibitatea.