Gaur egun internet dugu informazio bilatzaile nagusiena, gizartean gehien erabiltzen den informazio iturria. Horregatik beharrezkoa izan da informazio hau antolatzen eta sailkatzen errazteko tresna bat edukitzea .
Hau dela eta, interneten aurkitu daitezkeen baliabideak hainbesterainokoak izanik oso arin zabaltzen hasi da etiketen bidezko sailkapena, tagging
Erabiltzaileak bere baliabideak kategoriatan banatzen ditu eta aurkibide propioa sortzen du; hau kolektiboki ere egin daiteke, tag-ak eta baliabideak elkarbanatuz. Honela, aurkibide berdin bat sortzen da tag-ak elkarbanatu dituzten erabiltzaile guztientzat, propioez gain besteen baliabideak ere eskuragarri edukiz.
Erabiltzaile askoren baliabideak elkarbanatzean eta guztien esku jartzean gauzatzen den prozesuari folksonomia deitzen zaio. Prozesu hau del.icio.usFlickr (argazkiak), Panoramio (lekuak), zabaldu (berriak)… bezalako webgunetako erabiltzen da.
Honi esker informazioaren berreskurapena askoz errazagoa bilakatzen da erabiltzailearentzat.
Hala eta guztiz ere, gomutatu behar dugu, etiketa hauek norberak jartzen dituela, eta katua agertzen den tokian, etiketa legez "txakurra" jarriz gero, bilaketaren emaitza ez dela guk nahi genuen modukoa izango. Beraz, tag-ak ez dira guztiz fidagarriak, askok eta askok ez dituztelako datuak egoki deskribatzen. bezala ezagutzen dena. Erreminta honen bidez, interneteko erabiltzaileek bere baliabideak modu ordenatuan sailka ditzakete tag-ak erabiliz. (esteka gogokoenak),
Aizene Agirre:
Folksonomia bidezko sailkapenari esker erabiltzaileen lana erraztu da interneten. Guztion elkarlanari esker informazioaren bilaketa eta erabiñlpena ugariagoa da, baliabide gehiago eskura egotean.
Markel Anasagasti:
Uste dut folksonomiek, edo hobeto esanda, web 2.0-k orokorrean, interneten estekatik estekara salto egitea erreztu digutela. Dokumentuen klasifikazio kolektiboak egia esan ez du bilaketa zehatzak egiteko balio, orokorrean, dokumentuak nahiko eskas etiketatuta daudelako. Halere, bilaketa sistementzako ona dela deritzot, beharbada hurbilketa bat eta webguneen arteko antzekotasunak aurki ditzakegulako etiketei esker.
Karla Crego:
Folksonomia kontzeptua egokia eta erabilgarria iruditzen zait, alde batetik, erabiltzaileen dokumentuak eta edukiak sailkatzeko aukera ematen digulako eta bestetik, elementu ezberdinei etiketak jartzeko aukera ematen digulako. Honen bitartez, edozein gairi buruzko informazioa modu erraz eta azkarrago batean bildu dezakegu, orrialde horretan gora eta behera egon behar ezinik.
Yvonne Fernández:
Folsonomia terminoa ez nuen entzun klasean aipatu baino lehen, baina egunero erabiltzen ditugun dokumentuak sailkatzeko etiketa sistema sinplea dela ohartu naiz.
Interneten definizioa bilatuz gero: etiketen bitartez izen-tarte lau eta ez hierarkizatu batean sailkapen kolaboratiboak egiteari deitzeko erabiltzen den ingeles jatorriko neologismoa dela diote.
Baina nik guzti hori baino sinpleagoa deritzot; etiketak sortzen ditu, eta haien bitartez, informazioa zein dokumentu ezberdinak era ordenatu batean gordetzen dituen sistema bezala definitzen dut.
Gainera, Gmail bezalako beste sailkapen mota batzuekin alderatuz gero, egindako sailkapenak gainontzeko erabiltzaileekin elkarbanatzeko aukera da ezberdintasun nagusia.
Katia González:
Folksonomiari esker, bilatzen dituzun gauzak modu errazago batean aurkitzeko aukera daukazu. Egindako testua, edo delakoa, nahi dituzun hitzekin ezaugarritu eta bilatzerakoan denbora gutxiago emango duzu. Nire ustez, aukera ona da folksonomia erabili ahal izatea, zeren hitz gehiago ezaugarritzen dutenez bilaketa, azkarrago eta errazago lor daiteke.
Lorea Santa Eufemia: