SARRERA
Jarraian agertzen den deskribapena, 1997-1998 ikasturtean idatzitako ikastetxeko hezkuntza proiektutik egindako laburpena da. Zuetako norbaitek dokumentu osoa ikusi nahi badu, badaukagu eskolan nahikoa ale bidaltzeko.
1. IKASTETXEAREN ETA INGURUAREN AZTERKETA
1.1. HISTORIA
Alegiako ikastetxe publikoa 1980 urtera arte Alegian zeuden bi ikastetxeen bat egitearen ondorioa izan zen. Carmengo Ama ikastola eta ikastetxe publikoaren arteko hitzarmenaren ondorioz gaur egun San Juan LHI izenarekin ezagutzen dugun ikastetxea sortu zen.
1983-1984 ikasturtetik aurrera, Alegiako eskolara datozen ikasleek euskaraz jarraitzen dituzte eskolak.
1996-97 ikasturtean Alegian Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Aralar Institutua sortu zen, inguruko herrietako 12-16 urte bitarteko ikasleentzat eskolak eskainiz.
1.2. KONZENTRAZIOA
1970 urtetik aurrera, Alegiako eskola eskualdeko ikastetxea izan da. Momentu honetan eraikin berean “D” eredua soilik eskaintzen dituzten bi ikastetxe biltzen gara, Haur eta Lehen Hezkuntzako San Juan LHI eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Aralar BHI.
San Juan ikastetxera ondoko herri hauetako ikasleak etortzen dira: Alegia, Aldaba (Tolosa), Baliarrain eta Orendain. Aralar BHIan beste herri hauetakoak gehitzen dira: Abaltzisketa, Altzo, Amezketa, Bedaio eta Ikaztegieta.
1.3. DESKRIBAPEN FISIKOA (argazkiak)
1.4. INGURUAREN AZTERKETA (herrietako argazkiak)
Alegia eta eskolara hurbiltzen diren beste herriak ezaugarri komunak dituzte:
· Euskal Herriko hizkuntza, kultura, ohitura eta folklorea mantendu dituzten herriak dira.
· Biztanle gutxiko herriak dira.
· Gaur egun biztanleri gehiena industria-eremuan mugitu arren, nekazal giroa oraindik oso hurbil duten herriak dira.
1.5. GURASOEN PARTAIDETZA
Betidanik Guraso Elkarte bat izan da, guraso guztien ordezkari gisa. Elkarte hau Eskola Kontseilurako aukeratutako gurasoez osatzen da eta bere batzordeetako partaideak izendatzen ditu: ekonomikoa, jangela, eskola-kirolak...
Eskola honetako helburu nagusienetako bat, gurasoen partaidetza gero eta zuzenagoa eta eraginkorragoa lortzea da.
2. IKASTETXEAREN IDENTITATE PRINTZIPIOAK
2.1. ESKOLA EUSKALDUNA
Euskara, ikas-hizkuntza izateaz gain, eskola-bizitzako hizkuntza izango da. Euskal Herriko kulturan eta gure errealitate nazionalean txertatuz, nazioarteko partaidetza, sentimendua eta elkartasuna bultzatuko dituen eskola izan nahi du, ikasleengan, munduko herri guztien bizimodu eta egoera desberdinak ezagutzeko eta baloratzeko jakin-mina piztuz.
2.2.BERDINTASUNERAKO AUKERA
Herrian eskola bakarra denez, egoera sozial eta ekonomiko ezberdinak baztertuz, eskolak antolatutako jarduera guztietan, haur guztiak aukera berdinak izatea segurtatu eta zainduko du.
2.3.HEZKUNTZA PLANGINTZA
Ikaskuntzaren praktikotasun eta esanguratasunean oinarrituz, ikasleen partaidetza, iniziatiba eta arduraren bitartez autonomia lortzen saiatuko da, eta talde lana, hezkidetza, integrazioa, errespetua eta pertsona eta inguruarekiko solidaridadea bultzatuko du.
2.4. HEZKUNTZA BEHAR BEREZIAK
Ezaugarri bereziak dituzten ikasleei, ikastetxeak erantzun egokia emango die, bere ahalmenen erabateko garapena lortzeko.
2.5. EZKONFESIONALTASUNA
Eskola publiko garenez, gure eskola ezkonfesional eta pluralista definitzen da, aukera ideologiko, politiko eta erlijioso guztiekiko.
2.6. GIZA–BALOREAK
ARDURA. Gizarte
eta inguruarekiko konpromisoak hartu eta betearazteko
jarrera.
GARAPEN PERTSONALA. Nork bere burua aztertu, baloratu eta
bizitzaren alor guztietan gainditze-grina sortuko duen jarrera.
SENSIBILITATEA. Besteen esperientzi eta laguntzen balorapena, eta bizitzarekiko ikuspegi baikorra indartuko duen jarrera.
SOLIDARITATEA. Besteekiko elkartasuna eta konpromisoa nahiz interesik gabeko laguntza - pertsonala edota materiala - erakusten duen jarrera.
HEZKIDETZA. Edozein motatako sexu diskriminazioa baztertu eta berdintasunerako jokaerak bultzatuko dituen jarrera.
AUTONOMIA. Norberak eguneroko bizitzan eta gizartean irizpide propioak eskuratu, erabili eta defendatzeko jarrera eta jokaera.
2.7.INSTITUZIO ARLOAN
q Barne proiekzioa.
Eskola komunitateko talde guztiek (guraso, ikasle, irakasle, irakasle ez den langileria...) ikastetxearen kudeaketa eta funtzionamenduan parte hartzea ahalbideratuko da.
q Kanpo proiekzioa.
Inguruko LHko ikastetxeekin eta DBHko Aralar Institutuarekin, eta kultur eta kirol arloan lan egiten duten erakundeekin etengabeko harremanak eta koordinazioa bultzatuko da.